Nagusien erorketen prebentziorako tailerra Zaratamon

SOINHEZIk Zaratamoko Udalak, Osakidetzaren Osasun Zentroaren, BetiOn Telelaguntza zerbitzuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren  laguntzarekin antolatu duen Nagusien erorketen prebentziorako tailerrean kolaboratzen du. 30 pertsonek hartzen dute parte eta bi saio izango ditu: bata teorikoa, urriaren 19an eman zena Elexalde Kultur Etxean, eta bestea praktikoa, urriaren 26an izango dena, Arkotxako frontoian.

 

Miriam Conde (tercera por la derecha), monitora de SOINHEZI, participa en el taller para la prevención de las caídas organizado por el Ayuntamiento de Zaratamo.

Miriam Condek (eskumatik hasita hirugarrena), SOINHEZIko begiraleak, Zaratamoko Udalak antolatutako erorketen prebentziorako tailerrean parte hartzen du.

Pertsona nagusiek pairatzen dituzten erorketen gaineko datu bakan batzuk aipatuko ditugu soilik:

  • Istripurik ohikoenak dira (%92,1), hauetatik urrun kolpeak (%2,4), erredurak (%2,3), trafiko istripuak (%1,3), mozketak (%1,0) eta beste batzuk (%0,9) topatuko ditugu.
  • Emakumeak gizonak baino erorketa gehiago pairatzen dituzte errekuperaketa prozesua zailagoa den bizitzaten garai honetan.
  • Erorketen %60 etxean ematen dira, batez ere ohiko etxeko lanak egiten direnean (garbiketa, higiene pertsonala, brikolajea, sukaldatzea, etabar.).

Miriam Conde, SOINHEZIn  ariketa fisiko irakaslea denak, tailer honetan hartzen du parte, non Kepa Arrartek, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailekoak, Sara Varonak, erizainak, Rosa Compesek, gizarte langileak, eta Leire Tamarak,  BetiOn zerbitzukoak, ere parte hartzen duten.

 

Erorketak ekiditeko hainbat aholku

Etxean:

  • Etxeko tapizak kentzea, edo behintzat antideslizantea jartzea.
  • Argiztatze altu eta ez zuzena da egokiena. Egokia da etengailuak eta argi pilotuak erabiltzea.
  • Sukaldeko tresneria eta elikagaiak eskura izatea, horrela hauetara heltzeko banku eta aulkien erabilera ekidinez.
  • Zoru irristakorrak ekiditea.
  • Sarrera errazeko komunak, mugikortasuna oztopa dezaketen gauza askorik gabe.
  • Bainuontziaren ordez dutxa jartzea.
  • Komuneko kazola altuago jartzea eta hormetan barandak jartzea.
  • Logelan oztopoak kentzea, benetan garrantzitsua dena soilik utziz.
  • Egongelan ere benetan garrantzitsuak eta beharrezkoak diren altzarik soilik izatea hobe da.
  • Eskailerak dituen etxe baten biziz gero, gomendagarria da irristakorrak diren gainazalak ekiditea.

 

Kalean:

Kalean ere badira kontu handia izan behar dugun leku asko, adibidez:

  • Autobusean edo trenean, ez altxatu guztiz geldi egon arte.
  • Semaforoetan, berde egon arte itxaron.
  • Igogailua erabili eskailera mekaniko etabarrak erabiltzeko zailtasunik baldin badago.

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar