
“Mercedes. Bakardade ikusezina” erakusketa Basaurira heldu da
Erosketa, janari eta lagun eta senitartekoen bilerez betetako egunotan, agendan tarte bat egitera animatzen zaituztegu Pozokoetxeko Kultur Etxean dagoen erakusketa ikusteko, zeinen xedea pertsona nagusien bakarde ez aukeratuaren arazoaz kobtzientziatzea den. Gizarte honen gaitz isila da, egunotan latzago egiten dena, Basaurin ere ematen dena eta gizartearen etengabeko zahartzeari lotuta doana, udalerrian %27’55 dena. Mercedes, ospetsu egin den eskultura hiperrealistak gizartearen aurrean “ikusezinak” diren pertsona horien isla da.
Inguratzen gaituen errealitatearen datuak
Eustaten 2022ko urriko datuen arabera, Euskadin bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako 123.737 pertsona bizi dira (91.986 dira 65-85 urte bitartekoak; 31.751, ordea, 85 urtetik gorakoak). Hauen %72’74 emakumeak dira, eta beste %27’26 gizonak. Bizkaiko datuak hauek dira: 64.354 pertsona (65-85 urtebitatekoak 47.427; 16.927, berriz, 85 urtetik gorakoak), %74’02 emakumeak eta %25’98 gizonak.
Mercedesen aurpegi ezaguna
Mercedes 89 urteko emakumea da bakarrik, serio, burumakur eta banku batean jesarrita dagoena. Rubén Orozco mexikarraren eskultura hiperrealistak pairatzen duen pertsonari hain min handia ematen dion arazo sozial larri hau ezagutarazi nahi du, eta gizarte moduan ez dugu hau baimendu behar.
Erakusketa Pozokoetxen
2023ko urtarrilaren 5a arte egongo da ikusgai hormairudi bat eta eskulturak sortzen dituen bakardadearen inguruko iritziak eta sentimenduak lagatzeko liburua dituen erakusketa, eta iritzi eta sentimendu hauek prebentzioan eta aurreriko antzematean lagunduko dute. Emakume batek dinamizatzen du eskultura eta hormairudia 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:00etara.
Horrez gain beste jarduera batzuk ere egongo dira, hala nola abenduaren 21 eta 22an zahartze osasuntsua izateko jarraibideak emango dituen fisioterapeuta.
LEKUA: Pozokoetxeko Kultur Etxea
DATA: 2023ko urtarrilaren 5a arte
OEDUTEGIA:
Abenduaren 23a arte: 10:00etatik 13:15etara / 16:30etatik 20:15etara
Abenduaren 26tik aurrera 8:45etatik 13:45etara