
Mendira, itsasora edo estalpean… Opor hauetan zehar ekintzekin jarraitzen dugu ludoteketan
Euria ari ala ez, inork ez du galdu nahi egun hauetan Usanso, Arrigorriaga eta Abusuko ludoteketan antolatu ditugun ekintzak.
Usansolon ia ehun umek eman dute izena aste honetarako pentsatutako ekintzetan. Asteartean La Arboledara txangoa autobuses, funikularrean igoz antzinako mehatzaldean ibilalditxoak egiteko. Asteazkenean Lemoatxara igoera gure aireaz eta aisialdi leku honetaz gozatzeko, dagoeneko ohitura bilakatu den irteera. Eta ostegunean, txikitxuenekin ere Bermeora, non, ahal bada, arrantza ontzi baten igoko garen, lonjak bisitatuko ditugun…
Arrigorriagan oporraldi honetan zehar beraien aisialdiaz ludoteketan disfrutatzen duten umeentzako ekintzak biderkatu egin dira ere: ipuin maratoia, udaberriko horma-irudi kooperatiboa, makilaje tailerra, atzamarrekin margozteko tailerra… Baietz dibertigarria eman?
Eta Abusun ere gelditu barik gabiltza egun hauetako aisialdiaz topera disfrutatzeko. Nahiz eta begiraleek egun bizi hauetaz atseden hartzeko beste oporraldi bat behar!
Egun hauetako beste argazki batzuk hemen.