
Memoria hobetu eta mantentzeko 13 aholku
Aste hauetan zehar SOINHEZI Basauriko Udalak Arizgoitin, Kaleron, Pozokoetxen eta San Migelgo Hernan Cortes eskolan dituen lokaletan memoria lantzeko tailerrak egiten ari da. Tailerran pertsona nagusie zuzenduta egon arren, memoria gazte mantentzeak ez du adinik. Horrelako tailerretan parte hartzeak orotzaipenak izateko eta munduak gure lekua topatzeko aukera ematen digun mekanismo hori lantzen eta bere garrantziaz jabetzen laguntzen digu. Hona hainbat gomendio.
Gogoratu:
1- Egunero estimula ezazu memoria. Buruaren lanketak jarraia behar du izan.
2- Zure memoria garrantzitsua da. Zertarako gai den aztertu eta akats txikiak zuzentzen saiatu.
3- Aurrezarritako mitoak alde batera utzi.
4- Informazioaren erregistroa indartzen duten ariketak egin: arreta, kontzentrazioa eta pertzepzioa.
5- Zure buruan sartzen den informazioaren atxikitzea landu errepikapen, elkartze, ikustarazpen, taldekatze, logika, hizkuntza eta antolaketa espazialaren bidez, besteak beste.
6- Zure memorian gordetako oroitzapenak atera nahian pentsatu eta ahalegina egin.
7- Zure oroitzapenak antolatu eta memoria azkarragoa eta hobea izango da.
8- Pentsamendu baikorrak izateko ohitura hartu.
9- Hobeto gogoratzeko zure teknika propioak sortu.
10- Eguneroko gauzak ez ahazteko kanpo laguntza erabili
11- Zure ezagutzak aberastuko duten hitzaldi eta ikastaroetara joan.
12- Egunero irakurri, gutxi bada ere.
13- Zure zaletasunak buruaren lanketaren parte bihurtu.