Martxan! Santurtzin nagusiak eta gazteak elkartuko dituen egitasmoa

Nagusiak martxan! Santurtziko Udalak pertsona nagusien artean bizimodu ohitura osasungarriak sustatu asmoz atera duen egitasmoa da, non taldeko jarduera fisikoa erabiltzen den sedentarismoa eta aukeratu ez den barkardadeari aurre egiteko. Urrian Santurtziko Calasanz eskolak hasi da egitasmoanparte hartzen, modu honetan ez zirela soilik nagusiak martxan jarri, herriko gazteak ere martxan jarri baitira.

 

Compartir caminatas y experiencias también favorece la convivencia y la integración de las personas mayores en la comunidad.

Ibilaldi eta esperientziak partekatzeak pertsona nagusiak komunitateetan integratzea sustatzen du

Egitasmo honen helburua pertsona nagusien talde irmo eta autonomoak osatzea da, elkarrekin ariketa fisikoa egin eta euren osasuna zaintzen eta gizartean txertatzen ikasiko dutenak. Gainera nagusi eta gazteek esperientziak eta jarduerak partekatzea eta elkarrengandik eta elkarrekin ikastea  bilatzen du.

Belaunaldien arteko jarduerak guztiontzat dira onuragarriak, harreman sozialak sustatzen baitituzte, alderdi bientzat hain beharrezkoak direnak.

Astean bitan (asteazken eta ostegunetan), bai udaleko Nagusiak zentroetan parte hartzen duten pertsona nagusiak, bai eskolako 15-17 urte bitarteko gazteak elkartu egiten dira hainbat jarduera egiteko, hala nola, ibilalditxo luzeak. Hainbat talde daude, pertsonaren araberako edo osasun egoeraren araberakoak.

Ideiak oso harrera ona izan du, nagusien partetik zein bertan parte hartu duten ikaslegoaren aldetik.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar