
Martitzen inauteria ospatuko dugu Usansolon
Astearte honetan denak animatuko ditugu urte osoan zehar eraman ohi ditugun maskarak kentzera, arratsalde zoragarria pasatzeko baikortasunaren betaurrekoak jantzita eta primeran pasatzeko gogoz. Eta mozorratuta baldin bada, askoz hobe! Usansoloko ludotekatik egitarau ikaragarria prestatu dugu: erromeria, tailerrak, jolasak, desfilea, sariak, dantzaldia…
Jakin badakigu inauteriak izaera paganoa duten eta askotan astearte errautsaren aurretiko hiru egunetan ospatzen diren jai herrikoiak dira. Euskal Herrian ere hainbat herrietako ohituretan errotutako eta jai hauetan ibiltzen den ispiritu paganoari aurpegia jartzen dioten hainbat pertsonai daude. Hara Miel Otxin, Nafarroako Lantz herriko inauterietako pertsonaia nagusia, lapur izandakoa,, eta asteartean Usansolotik izango. Herri honetako nagusienek kontatu digutenez, bertan mozorratzen zirenei “Maskarita” esaten zieten; hauek aurpegia saku edo oihal zatiez estali ohi zuten eta ahotsa oihu eginez edo kantatuz aldatzen zuten:
“Maskarita ya te conozco que eres de Orozco. Bota putz hatsa, jan berakatsa”