
Marienearen, Basauriko Emakumeen Etxearen, ekintzen programa berria
Marienean topatzeko lekua da udalerriko emakumeentzat, non hainbat ekintzatan parte har dezaketen. SOINHEZIk berarekin egiten du lan noizean behin, bertako ekintzetara joaten diren emakumeei eskaintzen zaien haurtzaindegi zerbitzua eskainiz.
Badabil martxan urtearen lehen seihilekorako Marienea programa, non Jabekuntza eskolako tailer interesgarriak topa daitezkeen, baita erakusketak eta jendarteari irekitako ekintzak. Irekita dago tailerretan izena emateko epea.