Mantendu zure memoria sasoi onean: praktikatzen ez dena galdu egiten da!

60 urtetik gorako pertsonen % 40 baino gehiago kexatzen da hainbat arrazoiengatik memoria galtzen duela. Ariketa fisikoa egitea gure gorputzarentzat oso osasungarria den modu berean, gure garuna entrenatzea ere da garrantzitsua memoria eta adimena osasuntsu mantentzeko. Adinekoentzako memoria ariketak funtzionamendu kognitiboa hobetzen laguntzen dute.

 

Oroimen tailerren garrantzia

Oroimena artxibo erraldoi moduko bat dela uste dugu, non gure zentzumenen bidez grabatzen eta atxikitzen joan garen informazio guztia pilatzen dugun; baina oroimena askoz gehiago da. Prozesu multzo konplexu bat da eta, gainera, memoria mota bat baino gehiago dago. Zehazki, zahartzean gehien eragiten duena  gertatu berri diren gauzekin zerikusia duena da. Ohikoa da  adineko jendeari entzutea gehiago oroitzen direla duela urte batzuk geratutakoaz atzo edo ordu batzuk lehenago gertatutakoaz baino.

En Basauri, este trimestre seguimos ejercitando la memoria con los talleres de SOINHEZI.

Basaurin hiruhileko honetan memoria lantzen jarraitzen dugu SOINHEZko tailerrekin.

Ejerciciosdememoria.org orrian aipatzen den moduan, zailtasun hauen arrazoietako bat da adinean aurrera egin ahala garunak arreta mantentzeko dituen baliabideak murrizten direla. Horrekin aukeratzen ditugu estimuluak eta lehentasunak, baina urteen poderioz arreta maila erregulatzen duten mekanismoek eraginkortasunaren zati bat galtzen dute. Hemen estimulazio kognitiboko ariketek asko lagundu dezakete. Arreta suspertzen dute eta, horrela, denboraren joan-etorriaren ondorio kaltegarrienak atzeratzen dituzte.

SOINHEZIn adinekoentzako estimulazio kognitiboan espezializatuta gaude, herritarrei zerbitzu hau eskaintzeaz arduratzen diren gizarte entitateei aholkularitza eman eta laguntzetik jarduera biziberritzeraino.

Gure oroimen tailerrek teoria eta praktika uztartzen dituzte eta parte hartzen duten pertsona askorentzat ohikoa bihurtu den sozializazio eta topagune bat ere osatzen dute.

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar