Ludoteken garrantzia

Orain, behin ikasturte berria hasita eta gutxi barru ludoteketako gure ekintzak hasiko direla, gune hauek haurren garapen osoan  eta berdintasunean, kultur-aniztasunean, integrazioan… bezalako baloreetan duten papera bergogoratzea garrantzitsua dela pentsatzen dugu.

 

Ludoteken garrantzia

Ludotekek, haurrek duten jolasteko eskubidea bermatzen dutenek, garrantzi izugarria dute gure gizartean.

Zertarako balio du ludoteka batek?

 

Ludotekek haurrak jolasean aritzea erraztea bezain argia den gizarte-funtzioa betetzen dute.

1960an UNESCOk horrelako zentroak sortzeko ideia izan zuen, jolastea errazteko gune gisa. Hala ere, bere jatorritik ludoteka kontzeptua nabari aldatu da, jostailuak eskaintzen dituen lekua izatetik funtzio ezberdinak betetzen dituen gunea izatera: jolasaren bidez gizarte harremanak erraztea, haurren garapen kognitiboa, psikomotorea era sozioafektiboa estimulatzea, inguru sozialetan haurren partehartzea dinamizatzea, egungo gizarte gehienetan dagoen jolasentzako gune eza orekatzea, gurasoak jostailuen kontsumoaren inguruan orientatzea, dibertitzeko alternatibak eskaintzea… eta horrelako beste asko.

Ludoteken aukerak mugagabeak dira, eta gizarteak aurrera egin eta arazo eta egoera berriak planteatzen diren heinean handitzen doaz.

 

Zergatik dira garrantzitsuak?

 

Ludotekek ematen duten aukera bezain handia da ludoteken garrantzia.

Heziketa mailari erreparatuz, adibidez,  ludoteketan haurrek jolasteko duten berezko bultzada aprobetxatzen da, garapen positibora bideratuz, egokiak ez diren bideak ekidinez.  Zaintza egokirik gabeko jolasetan gerta daitekeen bezalaxe, gaurko gizartean hain ohikoa izaten dena, gurasoen asti ezagatik edota egoera ezberdinengatik.

Denisse Garonek, Lavaleko (Quebec, Kanada) Psikopedagogia Doktoreak, dioen bezala “Etorkizunerako nahi duguna heldu motibatuak, aktiboak eta orekatuak badira, egungo haurrei, gizarte guztietan,  jolaserako eskubidea eman behar diegu” (“Ludoteka eta jolasaren garrantzia haurraren bizitzan”, Heziketa koadernoak, Santillana hz.).

Ludotekek, haurrek duten jolasteko eskubidea bermatzen dutenek, garrantzi izugarria dute gure gizartean. Baina jolas eta jokoaz ez ezik, jostailuaren garrantziaz ere hitz egin behar da, jolasaren akuilu gisa eta baita giza balio eta ereduen transmisore gisa ere.

 

Biografia ugari daude gaiaren inguruan, pare bat emango dizkizuegu:

Garón, D.: “La ludoteca y la importancia del juego en la vida del niño”, en Cuadernos de Educación, Ed. Santillana, Madrid.

Anglada Monzón: “El autoentrenamiento vestibular y el juego espontáneo de equilibrio en el ser humano. Posibles investigaciones en torno al tema”, en Revista Digital efdeportes.com, nº 69, Buenos Aires, febrero 2004.