
Ludotekek udazken koloreak hartzen dituzte
Benito Lertxundik “udazkena koloretan” kantan dioen bezala, garai honetan gure lurra erabat eraldatzen da urtaro honetan nabarmen den kolore-sorta honen bizi eta energia erabiliz: gorriak, okreak, horiak, marroiak, berdeak… Ludoteketan energia hau guztia xurgatu nahi dugu eta urtaro hau modu berezian bizi.
Pintura eta argazkilaritza moduko errekurtsoak erabilita sormena landuko dugu. Baina udazkenaren irudian hitzen bidez heltzea ere nahi dugu. Udazkena gogorazten diguten olerki sorta, abesti sorta egingo dugu. Gure kultura sustatzea dugu xede, literatura idatzia zein ahozkoa… Gure udazken txokotxoa sortuko dugu, zein hormairudi handia izango duen eta baita irakurketa gunea, non irudimenaren begiez entzun, usaindu eta ikus daitekeen.
Udazken koloretan (Benito Lertxundi)
Udazken koloretan,
landen lurrinak
zeharkatuz,
hitaz oroit
eta higan nauk.
Zuhaitz biluziaren
gerizpean orpondoa,
orbelaren hilobi,
horiz eta gorriz
dena lokarturik,
dena lokarturik.
Eskuratu hostoa
xume bezain eder,
hain soila bere heriotzean,
zuhaitz guztiaren
bizkortasunez hain betea,
non erortze honen duintasunak
hiri kantatzera naraman.
Berriro zuhaitzari
so natzaiok, kezkaturik ote?…
joate askearen oparotasunean,
betikotasunaren irria zirudik.
irria zirudik.
Gatibu naukan denborak,
bere baitan egositako
ametsetaz isekaz
bailegoan.
Udazken koloretan,
landen lurrinak zeharkatuz,
hitaz oroit eta higan nauk,
hain soil hire heriotzean,
hain xume, adiorik gabeko
partitzean.
Geniago Benito Lertxundi abestiak.