Ludotekak “Zuztarretik ahora” materiala erabilita ikasten eta jolasten jarraitzen dute, Nerbioi-Ibaizabalgo Ondarearen berreskuraketa eta zabalpen egitasmoarekin

“Zuztarretik ahora”, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ondare etnolisguistikoa berreskuratu, aztertu eta zabaltzeko helburuarekin jaio zen, eta  Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko eta Ugaoko udalek sustatua 2009tik. Materiale baliogarria oso, SOINHEZIk bere partetik ere zabaldu nahi duena ludoteketan egindako lanaren bidez.

 

Zuztarretatik ahoraZer jasotzen da?

“Zuztarretik ahora”ren web orriak jasotzen du ezinbesteko materiale hau, non honakoa topa dezakegun:

Ondare etnografikoa: eguneroko bizitza, ogibideak, ohiturak, jolasak,  sasoiko-ekintzak, errituak…

Ondare lexikala: ele, esaera, esakunea…

Ondare etnolinguistikoa: abestiak, ipuinak, bertsoak…

Zertarako?

Egitasmo honen arrazoi nagusiak hauek dira:

– Gure aiton-amona/ arbaso/ ondorengoen hizkuntzaren transizioa bermatzea eta belaunaldi berriei zabaltzea.

– Nerbioi-Ibazabal eskualdearen nortasun propioa berreskuratzea.

– Egitasmoan jasotako guztia zabaltzea, euskarri eta materiale ezberdinak publikatuz.

– Lehen eta Haur Hezkuntzan erabilgarria izango den materiale-pedagogikoa sortzea.

Zer material mota erabili ohi dugu ludoteketan?

Txindorraren-izerdia margoztu.

Txindorraren-izerdia margoztu.

Abestiak, haur kantak, ipuinak, narrazioak, adin arabera sailkatutako jolasak, koloreztatzeko irudiak, esaerak… etengabe “Zuztarretik ahora”ren web orrira igotzen direnak.

Asteko ipuinak, adibidez, “Txindorraren izerdia” du izena, Gotzon Barandiaran idazlearena eta Angel Domingueze irudiak dituena, eta nahi izanez gero web orrian entzun dezakezuna, pertsonaia ere margoz dezakezu.

Hileko “Gure berbak” sailean honakoa daukagu:

– Esaiotsazu euskaraz : Erreskan

– Esalegeak: Han be txakurak ortozik

Gure bailarako berbak: Ardi moztea.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar