
Ludotekak Udako ekintzetan murgildurik

ipuinak, abestu, dantzatu, eskulanak egin, jatorduak prestatu, jolas kooperatiboetan, gymkanetan, hemengo eta hango jolasetan, txapelketetan...parte hartu..
Soinheziren Arrigorriaga, Abusu eta Usansoloko ludoteketan, uda , ondo baino hobeto pasatzeko irrikan datorkigu. Hainbat egun jolastuz disfrutatzeko, esperientzi berriak biziz lagunak egiteko… ditugu aurretik.
Beste urte batzuetan bezala, Soinhezik udako udaleku irekiak edo udako ludotekak antolatu eta kudeatzen ditugu. Udalekuen helkurua, haurren arteko bizikidetza eta partizipazioko ohiturak bultzatzea, hala nola haurren artean euskararen erabilera areagotzea aisialdiaren eremuan dira. Eta horretarako, auzo edo udalerri bakotzeko beharrak,tokian tokiko aztertu ondoren, ekintza sorta proposatzen ditugu
Aurten bidaia luze bat egitera goaz!
Bidai honekin, udarako baliabide ezin hobea dugu eskuartean, umeek , beste kulturak ezagutuz, aurreiritziak alde batera utziz, jarrera eta jokabide arrazistak prebentzioa lantzeko jolasetan eta tailerretan goza dezaten.
Arrigorriagako neska-mutil euskaldunek motxilak prest dituztegu martxan jarriko garelako lasterrean .Ez ahaztu zapatila edo txankleta pare bat sartzea mutur batetik besterako bidai luzea dugulako. 5 kontinenteetako ibilbide honetan, urrutiko herrialdeetako haurrak bezalaxe jolastuko dugu: jan eta edan, dantzatu, abestu! Tipi tapa, tipi tapa munduko koloreak ikus ditzagun!