Kalera irteten hasi: nagusientzat ezinbesteko

Konfinamendu luze honek guztiongan du eragina, baina bate ere pertsona nagusien kolektiboari, besteak beste. Ariketa fisiko ezak, ibili ez izanak, argi naturalaren faltak… maila emozional, fisiko eta psikologikoan izan ditzake ondorioak, batez ere bakarrik bizi diren pertsona horiengan, are gehiago, desiatutako bakardadea ez denean. Neurrien lasaitzeak eta tarte batez kalera irten ahal izateak, osteoporosia ekiditeko hain garrantzitsua den eguzki hartzeko aukera emango digu, baita mugikortasuna sustatzekoa; baina badira ere, arazo bihur daitezkeen hainbat efektu, hala nola, irteteri beldur izatea eta honek sortaraziko duen larritasuna. Hori dela eta gure nagusien jarraipen berezia egiten segitzea ezinbestekoa da.

 

 

Ondorio fisiko eta psikikoak

Es normal sentir ansiedad, miedo y preocupación cuando percibimos que algo puede ponernos en peligro pero esto no nos puede paralizar. Es necesario salir siguiendo las pautas de prevención y conducta establecidas.

Normala da antsietatea, beldurra eta kezka sentitzea, zer edo zerk arriskuan jar gaitzakeela sentitzean, baina honek ezin gaitu paralizatu. Prebentzio jarraibideak eta ezarritako jokabideak kontuan izanda, irtetea ezinbestekoa.

Artikulu honek adierazten duen bezala, geriatra eta terapeutek ohartarazten dute konfinamendu lar luze batek ondorio oso garrantzitsuak sor ditzakeela pertsona nagusiengan maila emozional, fisiko eta psikologikoan.

Ariketa ezak, ez ibiltzeak, arazo baskularrak eta fisikoak dakartza: belaunak gogortu egiten dira, aldakak…

Agorofobia, gogo-aldarteen nahasmendua, non pertsonak beldurra sentitzen duen, eta ondorioz leku publikoetan egotea ekiditen duen, nabarmenago egiten da. Irteteari beldurra, larritasuna, kalteak eragiten hasi da askorengan, batez ere, konfinamendua aukeratutakoa izan ez den bakardade baten bizitzen ari diren nagusiengan, psikologikoki asko eragiten duen egoera latza.

Psikologoen arabera, ez dakigu etorkizunean nola jokatuko dugun, baina normala ei da antsietatea, beldurra eta kezka sentitzea, zer edo zerk arriskuan jar gaitzakeela sentitzean agertzen diren emozioak dira eta.

SOINHEZIk ematen dituen jarduera fisikodeportibo, memoria, marrazketa eta margolaritza, eskulan… tailerretan parte hartzen duten Basauriko nagusi askok, zeinekin telefono bidezko harreman izaten segitu dugun konfinamendu honetan zehar, euren etxeetako babesean horrenbeste denbora eman ostean kanpoaldearekiko beldur eta ikara adierazten dute, hainbatetan etxeko atetik irtetea lan gogorra izan daiteke.

SOINHEZIk Whatsapp bidez, ariketa fisikoak eta estimulazio kognitiboa lantzeko ariketak bidaltzen dizkie ikasleei, ahal den heinean buru eta gorputza mugitu eta egoera sasoian manten ditzaten.

Gure nagusiek inoiz baino gehiago behar dute gure maitasuna, laguntza eta elkartasuna, eurek merezi dute eta.