Jolas partehartzaileak: jolastearen plazerra

Jolas partehartzaileetan ez da ez irabazle ez galtzailerik egoten, inor ez da kaleratua izaten, inork ez du saririk jasotzen, saria jolasa bera baita. SOINHEZI, ludoteken bidez, horrelako jolasak sustatzen ditu elkarri laguntza ematea, partehartzea, tolerantzia eta adostasuna lortzea, besteak beste, dutelako helburu. Gaurko zein etorkizuneko belaunaldientzat ezinbestek diren baloreak.

 

Aulkiaren jolas dibertigarria.

Aulkiaren jolas dibertigarria.

Haur, gazte zein helduei daude bideratuta. Ohiko jokoen kontrara, jolas partehartzaileetan pertsonak elkarrekin jolastuko dira eta ez elkarren kontra. Halaber, joko tradizionalak ere jolas partehartzaile bilaka daitezke.

Terry Orlic psikologo amerikarrak Jolas eta kirol partehartzaileak liburuan dioen bezala, “jolas partehartzaileen ideia nagusia erraza da: besteekin jolastea besteen kontra jolastea baino hobea da; erronkak gainditu behar dira eta ez kideak”.

 

Partehartzea adierazteko modu ezberdinak

Jolas partehartzaileak heziketa lanabes berriak dira, baina partehartzea guztion artean egindako marrazketan, kontatutako ipuinea eta abar adieraz daiteke.

Juegos cooperativos Soinhezi

Guztion artean izugarri marrazten dugu.

Ludoteketan muralak egiten ditugu, elkarrekin egiten ditugun irudiak, non haur bakoitzak bere irudia txertatzen duen. Ipuinak sorteen ditugu irudi horiek oinarritzat hartuta, normalean oso deskribatzaileak direnak.. Elkarlanean sortutako ipuinak, ekarpenen bidez osotutakoak. Guztion artean eginak, hori baita gakoa.

Informazio eta jolas gehiagoren berri izateko Kometa Errekurtso Gunean lor daiteke.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar