Jolas librearen garrantzia: jolaste soilagatik jolastea

Behin zoriontasunaren esanahiaren inguruan galdetu zioten Chaplini eta hauxe izan zen bere erantzuna: “Bada halakorik? Non? Txikitan aitari joaten nintzaion kexuka jostailurik ez nuelako eta berak erakusleagaz bekokia adieraziz erantzuten zuen : hauxe da sortu izan den jostailurik onena. Dena dago hemen. Bertan da gure zoriontasunaren sekretua”. SOINHEZIn badakigu honek haurtzaroaren garapenean duen garrantzia, eta honen barruan, jolas librea, bideratzen duten arau eta legerik gabekoa, hau da, bat-bateko jolas librea. Muga bakarra sormena da!

 

 

Kalean jolastea.

Haurrek jolas librerako gune gehiago behar dituzte. Horrelako giroetan arinago ikasten dute.

Jolas librea ludoteketan

Orokorrean, antolatutako, bideratutako, planifikatutako jolas kontsumista gehiegi erabiltzen dela uste dugu, askotan jolas “didaktiko” euritakoaren babespean ezkutatuta, barne helburu asko izanda.

Denbora bai ala bai aprobetxatzeko garaian gaude. Ludotekak kudeatzen eta dinamizatzen dugun esperientzia luzeak “jolasteagatik jolastu “ eta “galdutako ordu”en falta dutela esaten digu. Beste helbururik gabeko jolas ordu horietan (heldu askorentzat produktiboak ez direnak), umeek euren emozioei, imajinazioari, sormenari… ateratzen uzten diete, azken finean, garatuz hazten dira. Gauzak horrela SOINHEZIn jolas librea sustatzen dugu, honen balore handia ezagututa.

Ia beti, oso gauza bakunetatik abiatuta: papera, margoak, baloia, oihalak, ura…  (edozein gauzak balio du), barruan zein kalean, bakarrik zein lagunartean, jolasa sor dadin eta disfruta dezaten denbora ematea baino ez da behar.

 

Ezinbesteko lanabes pedagogikoa

Aipatu bezala, umeak inguratzen duen mundua uler dezan ezinbestekoa da jolasa. Helduoi, berriz, helburu bako, arau bako eta bat-batekoa den jolasa eman dadin uztea kostatzen zaigu askotan.

Ziurrenik denok izango dugu gogoan ume bati jostailu zoragarria oparitu zitzaion une hori, agian denbora luzez eskatutakoa, eta jasotzean opariari kasurik ez eta kanpoko kutxarekin jolasten bukatu zuen hori. Edota “makil bat!” iragarki famatua. Egunero izaki zoragarria hauekin egoten garenok ezagun dugu gu harritzeko, sortzeko, imajinatzeko, edota edozein gauzatik abiatuta bestelako objetuak sortzeko duten gaitasuna. Kutxa batek jolasteko hamaika aukera izan ditzake!

Kontua da gizakiok esperimentatzea, jolastea, ezagutzea, usainekin, gasekin, soinuekin, musikarekin, landareekin ondo pasatzea gustuko dugula berez. Tamalez, hainbat baldintzek bidean zehar sormena galarazten digute.

 

“Burmuina hau erabiltzen den gogoen arabera garatzen da”

Geral Hüther, neurologoa.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar