Jo ta su dihardugu herri udalekuekin

Herri udalekuen ekuatorea zeharkatu dugu eta nahiz eta egunero bateriak hustuta bukatu, hurrengo eguna iristeko irrikitan egoten gara, a zer nolako sorpresa eta ekintza izango ditugun jakiteko gogoz, eta gure kideak ikusteko desiratzen. Bigarren aste honetan gainera, oso ongi etorria izan den bisitari baten laguntza izan dugu: eguzkia.

 

Udalekus en la ludatecas de Soinhezi.Abusu La Peñako ludotekan talde argazkia jartzeko markoa egiten ikasi dugu. Zaila izango da hemeretzi egun hauetan zehar ateratako hamaika argazkien artean zein jarriko dugun aukeratzea. Argazkilaritza raly-a eta ping-pong txapelketa antolatu ditugu. Gaur, ostiarala, Karpin Aventurara joan gara txangoan, egunaz gozatzeko eta parke tematiko honetan animalien munduaz eta ekologiaz gehiago ikasteko.

Usansoloko ludotekan kontaketa bat egin dugu, eta non liburutegian baino hobe! Martxan jarri gara eta etxeko gauzekin zenbat gauza on eta dibertigarri egin daitezkeen ikusi dugu. Gainera, eguraldia lagun izan dugunez, Laminarrietatik bidegorriraino joan gara paseon, baita Astui bidean zehar ere. Gaur Mendikosolan izan gara.

 

Udalekus en la ludatecas de Soinhezi.

 

Arrigorri ludotekan zientzilari txiki bikainak izateko praktikatzen jarraizten dugu, plastilinarekin tailerretan jolastuz, eskuz egindako buztinarekin, arrautzekin eta eskularruekin besteak beste. Gaur Usansoloko ludotekarekin batera joan gara Mendikosolara txangoan.

Eta hurrengo astea hirugarrena izango da! Ziur amen batean pasatuko zaigula, baina lehenago sorpresa eta plan gehiago izango ditugu zain.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar