Irakurketa sustatzeko ekintzak Zaratamoko liburutegian

Gaur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Baina irakurketa sustatzea ez da egun bakarreko kontua. Hori dela eta, SOINHEZIk kudeatutako Zaratamoko liburutegiak hilero nagusi zein txikiengan irakurtzeaz gozatzea sustatuko duten ekintzak egitea proposatu du. Irakurtzeak dibertitu eta aske egiten gaitu.

 

Niña leyendo en la ludoteca de Abusu La Peña.Apirilean, 4-6 urte bitarteko umeekin Antón Irusta eta  eta Enrike Morenteren “Berakatz zopa” liburuaren moldaketa egin dugu. Liburuak “Martintxo” umeak, bidaia luze baten erdian,  janari eske hainbat atetara deitzea erabaki duela kontatzen digu, inork lagundu ez duela. Elikagairik gabe geratu da eta ezin da helmugara iritsi indarberritu gabe         ( bere amamaren etxera, honen urtebetetze egunean). Etxe batekoek  hortik ateratzen lagunduko duen eltze zahar bat ematea lortu du. Jai bat antolatzea erabaki du, non beste jai guztietan bezalaxe janaria egongo den. Lortuko ote du horrela Martintxok tripa betetzea eta bere bidaiari ekitea?

Irakurketa honen bidez, elkarbanatzea zein garrantzitsua den landu dugu, eta herrian egindako “merendola”, non hasieran baten janaria musu truke emateari uko egin zioten horiek ere elikagaiak elkarbanatzen dituzten,  erabilita islatzen dugu. Umeak dira eltzea gainean daraman arrotz bat ikusteak sortarazten dien jakinminak bultzatuta Martintxorengana hurbildu direnak … Eta ez dugu kontaketarekin jarraituko, zuek ere irakurtzen anima zaitezten istorioa nola bukatzen den jakiteko.

Irakurketa bukatzean eta Martitxoren bidaia imajinatu nahian, eskutik heldu diogu elkarri eta Martintxok egin zuen moduan borobilean ibili gara, errekak gurutzatzeko salto eginez eta sasiak ekiditeko makurtuz. Elkarri galderak egin dizkiogu, zopari eragin diogu eta gozoago egiteko gure osagai propioak gehitu dizkiogu… Eta bukaera emateko… “hala bazan edo ez bazan, sar dadila gure Martintxo kalabazan eta irten dadila amonaren herriko plazan”.

Eta irakurketa klubeko gure nagusiekin “Julio Verneren irakurlea” eleberrian murgildu gara, Almudena Grandesena, Guda amaigabeko saioak sortako bigarren eleberrian.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar