
Irakurketa jaialdi batekin ospatuko dugu Zaratamoko liburutegiaren irekiera
SOINHEZIk kudeatutako udal liburutegiren irekiarekin eta aste honetako Liburuaren Azokarekin bat eginez, datorren ostiralean ,apirilaren 27arekin, Zaratamoko bizilagun guztiekin, handi zein txiki, Udaletxea eta udalerriko elkarteekin batera antolatutako irakurketa jaialdia ospatu nahi dugu.
Eneritz Jimenez Etxebarriaren, liburutegiaren arduradunaren, aburuz “ideia herri osoak parte har dezakeen ekintza kulturala egitea da. Irakurketa suspertzea eta liburutegiak eskain diezazkiekeen baliabideak hurbiltzea da espero dena”.
Jaialdi hau burutuko den lehen aldia da, 17:00ak 21:00ak bitartean udalerriko plazan adin guztientzako ekintza maratoia izango duena. Ekintza oso ezberdinak izango ditu , hala nola , norbanakoen liburuak trukatzeko aukera emango duen eta liburutegiko katalogoko liburuak izango dituen plazan egingo den liburu azoka, haurrentzako jarduerak, nagusientzako irakurketa maratoia non parte-hartzaileek euren testuak irakur ditzaketen eta amaierako ekitaldia puxikak askatuz eta liburuen eta irakurketaren aldeko leloen errezitaldia.
Jaialdiak harrera ona izatea eta Zaratamoko auzokideei liburutegiko ateak zabaltzen lagun dezan espero dugu!