
Inauteriek utzitako irusiak!
Ludoteketan ekintza berriak ditugu buruan baina pasatako inauteriek utzitako irudi koloretsuak ahaztu gabe. Usansoloko ludotekan egindako mache paperaz egindako maskaren tailerrak, txiki zein helduentzako, hain arrakasta handia izan du non egun batzuetan luzatu behar izan dugun, garai hontako dantzak, Usansolon inauteri asteartez Oinarin Dantza Taldeak girotutako erromeria, Arrigorriagako erromeria, Perretxiko ludotekako Mr. Eta Mrs. Potato mozorroak, jolasak, txokolatada… Ederto ibili gara! Gurasoen parte hartzea eskertu nahi dugu. Beti bezala elkarbanatzeko argazki mordoa egin dugu, hauetako batzuk bertan ikus ditzakezue.