Hilabete honetan, Zaratamoko irakurketa tailerrean Toti Martinez de Lezearen “Urak dakarrena” liburuan murgilduko gara

Asteartean, urtarrilak 22, Zaratamoko liburutegian hileroko irakurketa tailerra izango dugu Toti Martinez de Lezea gure idazle gasteiztarraren liburua protagonista izango delarik. Aurreko urrian martxan jarri zen irakurtzea gustuko dugunon topagunea dugu hau eta, noski, den,ak zaudete gonbidatuta gurekin bat egitera.

 

Liburutegiaren irekierarekin bat egin zuen 2012ko Liburu Egunean ateratako fruitu, kezka eta ekintzetatik sortu zen irakurketa tailerra egitearen ideia.

Tailerra  jarri zenetik hainbat dira ordura arte komentatuako irakurketak.  Saioa Jose Luis Borges idazlea eta bere kontaketekin hasi genuen: “El disco” eta “La Biblioteca de Babel”.  Idazleak erabilitako sinbologian oinarritu ginen eta iritzi trukaketekin izan genitzakeen interpretatze desberdinekin harritu ginen. Azaroan beldurrezko saileko idazlerik nabarmenenetako baten kontaketak sartu ziren, Edgar Allan Poerebak hain zuzen: “La barrica de amontillado” eta “Berenize”.

Urtarrilean Toti Martinez de Lezearen azken liburuarekin jarraituko dugu -”Urak dakarrena”- non Baionatik Muskizera bitartean dauden hainbat herritan gertatutako 35 istorio bildu diren. Emakumeak izandako paperari egindako omenaldia , bai itsasoak bai gudak urrundatako gizonaren aurrean.

Toti Martínez de Lezea

“Urak dakarrena” ,Benito Lertxundiren lehen abestietako bat gogorarazten duena, gaztelaniaz ere argitaratu da “Mareas” izenburupean, biak liburutegiko mailegu katalogoan daude.

Tailerrak Jose Inazio Basterretxea idazleak, herriko auzokideak, girotzen ditu eta topaketa formalak izan beharrean bakoitzak gehien kezkatzen duen hori adierazteko lekua izatea izan dadila nahi da; batez ere emozioen inguruan eta irakurketak nola harrapatu gaituen kontatzeko hitz egiten da. Parte hartzea librea da, baina kutsakorra da, gero eta auzokide gehiago ari baitira taldean txertatzen.

Izena ematen animatzen zaitugu, edozein arrazaoi dela medio: irakurketa zure zaletasunik handiena izateagatik, zure zaletasun bera duten pertsonekin zure gustuko irakurtaldiari buruz hitz egin nahi izateagatik, ikasi nahi izateagatik, beste esperientzia batzuk izanda aberastu nahi izateagatik… edo tarte zoragarri bat izateagatik.