
Herri udalekuak planifikatzen
Uda ondoan daukagu eta udalerri ezberdinetako udalekuetan izena emateko epea zabalik dago edota amaitzeko zorian. SOINHEZI taldea uztaile Usansolo, Abusu, Arrigorriaga eta Zaratamoko ludoteketen uztaileko herri udalekuen prestaketan dabil lanean, ikasturtearen osteko egun hauek umeak topera disfrutatzeko sorpresaz beteriko ekintza dibertigarriak prestatuz.
Aurten motxila jantziko dugu berriro ere eta gure “ama lurra”ren defendatzaile gisa gure ingururik hurbilena ikertuko dugu, birziklatzearen, natura eta animaliekiko errespetuaren eta kontsumo arduratsuaren aldekoa den bandera eramango dugula.
Udalekuek umeen inguru soziokulturalean kooperatzeko eta parte hartzeko ohiturak sustatzea, baloreetan heztea eta aisialdian euskararen erabilera indartzea dute helburu besteak beste. Bertan proposatuko diren ekintzetan auzo edo udalerri bakoitzaren beharrak hartuko dira kontuan.