Gogo eta dibertimendu maratoia

VIII Marathon de Actividades físico-deportivas de personas mayores de Basauri.

Maratoiaren oroitzapen ona.

Basauriko pertsona nagusientzako fisiko-kirol ekintzen VIII Maratoian ez ziren osagai bi horiek falta izan aurreko ostiralean, non ikasturtean zehar egiten diren gimnasia, gorputz adierazpena, erlajazio, yoga eta areto  dantza ikastaroetan parte hartzen dutenen artean ia 80 pertsonak eman zuten izena. Zorionak eta mila esker guztioi bertan parte hartu izanagatik eta berriro ere adina oztopo ez dela erakustegatik.

Egunari goizeko 10etan eman genion hasiera gogotsu eta egun eguzkitsu batek dakarren energia izanda. Anabel Bueno, Anabel Miranda, Pablo Iglesias  eta Mª Jo, Alex, Mª Feli Merino eta Inma Zubiaur izan ziren ekintzak zuzentzeko ardura izan zuten SOINHEZIko begiraleak, non Alexek gidatutako aurreskua ere izan genuen; honek amaiera eman zion ekintzei udako jaietan praktikan jar dezakegun bachata erakutsiz. 14:00ak pasata Basauriko alkatea den Andoni Busquetek eta saileko zinegotziak, Asier Iragorrik, oparitxoak banatu zituzten bertaratutako guztien artean; gainera zortea izan zutenen artean spa-etan egonaldiak eta tratamenduak moduko hiru sari ere eman zituzten. Hemen argazki batzuk ikusiko dituzu.

Opariek sortutako poz handiaren, besarkaden eta argazkien ostean elkarri agur esan genion: datorren ikasturtera arte!