Galdakao y Usansoloko “Udateka” tarako izena-ematea

Bueltan dira hainbeste faltan bota ditugun herriko ludotekak!!!  Hemen gaituzue berriro be, indarrak berriztuta! Zuekin online eran jarraitu arren, zuen irribarreak eta egunero ematen diguzuen maitasuna faltan bota du. Elkar ikusi, jolastu eta gozatu gurean uztailerako programa alternatibo bat eskeintzera gatozkizue; mendi martxak, ipuin kontaketak, kirol saioak, stop motion…, eta beste gauza asko eta asko. Horregatik, gogorarazten dizuegu, gurekin berriro elkartu nahi izatekotan, uztailean zehar zabalik egongo gara Aperribaiko, Berezikoetxeko, Usansoloko eta Urretako udal ludotekak eta bertan aurkituko gaituzuela.

 

Izena-ematea online

Izen emateko epea zabalik egongo da uztailaren 1era arte, eguerdiko 14:00ak arte. Inskripzioa egiteko, online eran egin beharko duzuen esteka honen bitartez.

 

Segurtasun neurriak

Jarraitu beharreko osasun irizpideak  oso zorrotzak direnez, ludotekek lekuz aldatuko dute, kontaktu gutxiagoko jolasean arituko gara, ez ditugu herritik kanporako txangoak izango, musukoak eraman beharko ditugu eta pitean-pitean eskuak garbitu. Baina hala ere, lagunartean goza dezagun ondo merezitako udako opor arraro hauetan!

Aperribaiko, Urretako, Berezikoetxeko eta Usansoloko ludoteketako begiraleok  lanean gaude horrelaxe izan dadin!

Informazio gehiago, hemen.

 

Inscripción a las “Udatekak” 2020 de Galdakao y Usansolo