
Fitxaje berriak ludoteketan
Inauterien ataria Kandelaria kandelen eta San Blas erroskilen usain, lepoan lotutako lokarritxoen kolorea eta Santa Ageda makilen erritmoan kantatuta doinuak besteak beste izateko garaia da. Betiko ohituretara geurea ere gehitzeko sasoia: 3 urteko gure txikien etorrera, dagoeneko 20 baino gehiago direnak. Ciclogenesia ludotekan, lotsa galtze, jakinmin eta irudimen zein lotsa eta ziurtasun ezaren eztanda.
Gogoratu txikiek egun ezberdinetako txanda biren artean aukeratu beharko dutela: astelehen, asteazken eta ostiraetan , ala astearte, ostegun eta ostiraletan, biak 17:00etatik 19:00etara.