Ez igo harresira! Astiro! Arriskua duen jokoa ekiditea al da aukerarik onena?

Zuhaitz batera eskalatu, harresi baten gainean igo altuago egoteko, kulunkan urrunago ailegatu, txirrista aldapatsutik behera jaitsi, abiadura handiz eragin pedalei, patinak jantsita malda batetik behera jaitsi, uretan sartu, ezkutaketan jolastean galdu… Lortu dut! Horrek ematen digun sentsazio zirratagarri hori. Umeei arrisku batzuk hartzen uzteak ez du esan nahi ez dugula eurengan arreta eta babesa mantendu behar. Ikerketen arabera hauek debekatzea baino onuragarriagoa da hauek baimentzea.

 

Los niños y niñas son muy buenos a la hora de conocer sus propias capacidades y evitar riesgos para los que no están listos.

Umeak oso onak dira euren gaitasunak ezagutu eta prest ez daudenean arriskuak ekiditeko unean.

Egia esan jolas arriskutsua zer izan daitekeen eta zer ez definitzea oso subjetiboa da. Persona batentzat arriskutsua izan daitekeena  beste batentzat ez da izango.

Umeek arazoen erresoluzioak bilatzeko aukerak behar dituzte, esperimentatzekoak, erronka fisiko zein mentalak izatekoak. Gaitasun berriak praktikatu eta euren gorputza garatzeko denbora behar dute.

“Astiroago”, “ez horren altu”, “kontuz”… Zenbatetan ikusi dugu geure burua guraso lez honelako esaldiak esaten? Min hartzearen aurrean gure senak agintzen diguna bada ere, ez da beti egokiena.

Gai honen inguruan egindako ikerketa andanak erakusten digu arriskua suposa dezaketen jolasetan aritzeak, hauek debekatzeak baino onura gehiago dituela. Egoera askoren aurrean nola jokatu behar duten jakiteko bizitza eskarmentu ugari sortzen ari dira. Euren burua ezagutzen ari dira, gogorrago eta erresilienteagoak eginez.

Garrantzitsua! Jolas hauek euren garapenaren arabera egokiak behar dute izan eta nagusi batek gainberatu behar ditu. Euren ikasketa eta garapenaren parte dira eta geure laguntza ezinbestekoa da.

Jolas hauen onurak

  • Euren buruengan duten konfidantza hasi egiten da
  • Euren buruei eta euren mugei buruz gehiago ikasten dute
  • Segurtasuna ikasten dute
  • Sormena areagotzen dute.
  • Egoera estresagarrien aurrean jokatzen ikasten dute.
  • Erresilienteagoak izaten ikasten dute.

Guraso lez zer egin dezakegu?

  • Euren adinaren araberako abileziak garatzen
  • Inguratzen dituen giroak kalkulatutako arriskuak hartzeko ziurra dela ziurtatzea.
  • Jolas librea eta gune irekietan sustatzea, gune naturaletan…
  • Etxean ikertzea eta hainbat arrisku hartzea suposatuko dizkieten jolasak proposatzea, besteak beste, janariak prestatzea esta erramintak erabiltzea.
  • Genero berdintasunean
  • Jolas librea ez oztopatzea eta euren ondora gonbidatuak garenean soilik hurbiltzea.
  • Azkenik, beti heldu arduratzuen ardurapean egin behar dutela gogoratzea.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar