Europako Belaunaldien arteko Elkartasun eta Lankidetasunaren Eguna

2009tik geroztik, urtero apirilaren 29an belaunaldien arteko elkartasunaren eguna ospatzen da, belaunaldien arteko harreman eta lankidetza sustatzea eta honen inguruko kontzientzia sortzea eta gazte eta nagusiek bizipenak esperientziak, ezagutzak, trebeziak… elkartrukatzea helburu duena. Egitasmo hau hainbat plataformek sustatu zuten, besteak beste, Europako Pertsona Nagusien Plataformak eta Europako Gaztedi Foroak.

 

Las iniciativas y programas intergeneracionales han constatado sus efectos positivos en el fomento de un envejecimiento saludable y activo.

Belaunaldien arteko egitasmo eta programek zahartze osasuntsu eta aktiboan eragiten duten onura egiaztatu dute.

 

Pertsona Nagusiekin Lagunkoiak diren Hiri eta Erkidegoak blogean irakur daitekeenez, belaunaldien arteko elkartasuna eta lankidetasuna sustatzeak oso ondorio onuragarriak ditu, ez soilik kolektibo hauentzat, gizarte guztiarentzat baizik: elkarrengandik ikastea (belaunaldi batzuek esperientzia ematen dute eta beste batzuek trebetasunak),  munduari begiratzeko modu ezberdinak, esperientziak trukatzea, ezagutzen transmizioa, bizipenak, ohiturak, inguruaren historia eta kultura…

 

Pertsona nagusiengan, euren ongizate fisiko, psikologiko eta emozionalean, zahartze osasuntsu eta egokia sustatzen duten aldaketak ematen dira.

Gazteengan, pertsona nagusien eta orokorrean zahartze prozesuaren errealitatearen idea baikor eta hurbilagoa sustatzen da. Biztanleria nagusia errespetatzen eta baloratzen ikasten dute, euren senitartekoetatik haratago.

Zahartze osasuntsuarekiko konpromezua Garapen Iraunkorraren Helburuetako (GIH) bat da, Nazio Batuek sustatutakoa eta 2030 agendako erronka handietako bat.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar