Estimulazio kognitiboa, menpekotasuna nola ekidin?

Nagusi egiteak, orokorrean, funtzio kognitiboen eta pertzepzioak fijatu eta integratzeko gaitasunaren murriztea dakar. Jarduera intelektualek (gurutzegramak egitetik xakean jokatzera) zahartzaroan buruaren funtzionamendua hobetzen dutela dioten ebidentzia asko dira, baita horrelako jarduerak egunerokotasunean praktikatzen duten pertsonek dementzia pairatzeko arrisku baxuagoa dutela. Basaurin estimulazio kognitibo taldeak jarri ditugu berriro martxan, eta bertan memoriaren hondatze jarraia duten pertsonek hartzen dute parte, kasu batzuetan aholku neurologiko gisa. 

 

 

El fin último de los programas de SOINHEZI es prevenir la dependencia.

SOINHEZIren programen xede nagusia menpekotasuna ekiditea da.

SOINHEZIren programen xede nagusia menpekotasuna ekiditea da. Eta hauxe da Basaurin hasitako estimulazio kognitibo tailerren helburua, zehazki, ostiralero San Faustoko udal egoitzan eta udalak Pozokoetxeko Zaharren Egoitzan utzitako lokal batean ematen direnak. 

Mota honetako tailerrek espiritu zabala dute, pertsona nagusia bere inguru sozial eta familiartean iraun dezan laguntzen baitute, hau da, bere bizitzan ahalik eta aldaketa gutxien izan dezan. 

Bertan arreta, orientazioa, zenbakikuntza eta kalkulua, arrazonamendua eta hizkuntza idatzia lantzen dira; hiru alorretan indarra eginez: kognitiboa, sozioemozionala eta konduktuala. 

Gauzak horrela, memoria lantzeaz gain, estimulazio kognitibo tailerrek pertsona nagusiari aktibo mantentzen laguntzen diote, eguneko orduak betetzen, sozializatzen, bere nortasuna berresten… Eta familiarteari dagokionez, lasaitu ederra suposatzen dute. 

 

Lantzen den guztiak egiten du hobera. 

Lantzen ez den guztia, galdu egiten da. 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar