Errobotika tailerra Usansoloko ludotekan

Asteon Usansoloko ludotekak “Lego WeDo” errobotika eta programazio tailerra izan du. Holako tailerren xede nagusia, adin goiztiarretan ere, zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematikenganako interesa esnatzea da, baita programazio eta errobotika hezitzailearen bidez sormena suspertzea ere. Tailer honek, abenduan zehar Galdakaoko beste ludoteketan gauzatutako jarduera programa osotzen du.

 

 

Taller de robótica en la ludoteca de UsansoloZientzarekin jolasean

 

Pasa den ostegunean, urtarrilak 31, jardueran parte hartu zuten umeek “Lego WeDo” errobotika kit-aren ezaugarri teknikoak ezagutu zituzten, baita honen hainbat osagai elektroniko ere. Nagusienek espazial ontzia eraiki zuten, motorduna, eta “txikienek” espazial portua. Era honetan, jolasean, programazioa ikasten dute, errobotak eraikitzen dituzte, teknologia sortzen dute, azken finean, zientziara hurbildu egiten dira.

 

Ikasi taldean lan egiten

Tailerraren metodologiak talde kooperatiboko lana suspertzea du helburu: ikusi, pentsatu ikertu, sortu eta berritzailea izateko. Ez da soilik ezaugarri teknologikoetan murgildu nahi, egiten, izaten, elkarbizitzen eta ikasten ikastea moduko konpetentziak landu nahi dira. Hau da, “ekiten ikasi”.

Tailerrak interes handia sortu du, eta horren isla bertan parte hartzeko zozketaran eukitako izen emate altua.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar