Emakumeenganako bortizkeria: beste pandemia

Matxismoa bezalako pandemia baten aurrean ez du ezertarako balio eskuak garbitzeak, ezta distantzia soziala mantentzeak. Guztiz kontrakoa, guztion inplikazioa ezinbestekoa da, biktimen ondoan egotea -emakume eta seme-alabak – inguru eta ikuspegi guztietan, bakarrik senti ez daitezen. Covid-19 dela eta hartutako konfinamendu eta  mugimendu eta harreman murrizketa neurriek arazo sozial honi maskara kendu baino ez dute egin, eta bortizkeria matxista pairatzen duten emakumeen zaurgarritasun egoera agerian utzi.

 

Birus guztien antzera, matxismoak aukerarik txikiena ere aprobetzatzen du hedatzeko, eta bizi dugun egoera honen-haztegi baino ez da. Bortizkeria botere harreman desberdinen eta emakumeenganako diskriminazioaren manifestazioa da, osasun krisiak eta honek eragindako krisi ekonomikoak areagotu dutena.

ONU aren maila globalean arazoaren dimentsioari buruz hitz egiten duten emakumeak orrialdean agertzen diren hainbat datu:

 

img-punto-lila

  • Pandemia hasi aurretik ere, hiru emakumetik batek bortizkeria fisiko edota sexuala pairatzen zuen, batez ere euren bikotekideen eskutik.
  • Pandemia hasi zenetik, hainbat herrialdetan etxeko bortizkeriaren kontra laguntzeko lineek dei gehiago jaso dituzte.
  • Sexu erasoak eta emakumeenganako beste bortizkeria modu batzuk kalean, esparru publikoetan eta interneten ematen jarraitzen du.
  • Emakumeen gehiengoak ez du beharrezko informazio guztiaren berri, eta laguntza jasotzeko jo beharreko ateak ez ditu ezagutzen.
  • Hainbat herrialdetan emakumeen babesera bideratuta zeuden esfortsu eta baliabideak pandemiaren kontrako borrokara desbideratu dira.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar