Elexaldeko liburutegian, Zaratamon, martxan hasi gara, segurtasun neurri guztiak hartuta

Asteon, SOINHEZIk Zaratamoko Udalarentzat kudeatzen duen Elexaldeko liburutegiko ateak zabaldu ditu. Bai hau, bai beste udal liburutegia, Arkotxakoa, itxita egon dira alarma egoera hasi zenetik. Erabiltzaileak hartatu, erantzun eta irakurzaletasuna sustatzen jarraitu nahian Aitor Viterik, Elexaldeko liburutegiko arduradunak, apirilean Etxez Etxeko zerbitzua jarri zuen martxan, etxetik erreserbatu eta etxean liburuak jasotzeko idea sortzailea.

 

 

Biblioteca de Arkotxa, en Zaratamo.

Arkotxako liburutegia, Zaratamon.

Liburutegia erabiltzaileek modu seguruan erabili ahal izateko hartutako neurrien artean liburutegia beraren antolaketa fisikoa aldatu da, baita liburuak bilatzeko modua, hartuko ez diren liburu aleak ahalik eta gutxien uki daitezen, maileguan utzitako liburuak behar bezala desinfektatzen dira, baita pertsona bakoitzak erabilitako mahai eta aulkiak, eta gainera, garbiketa zerbitzuak liburutegi osoa desinfektatzen du gauero.

 

Etxerako zerbitzua

La konfinamendu hasieran, bai Elexakde bai Arkotxako liburutegiak, Zaratamoko Udalaren oniritziaz, Etxez Etxeko telefono zerbitzua eskaintzen hasi ziren, non astean zehar liburuak telefonoz erreserbatzeko aukera ematen zen, egun zehatz batean, ostiraletan, jasotzen zirelarik etxeetan.

Aitor Viterik, idea sortzailearen sustatzaileak, komentatu bezala, “geu bezala irakurtzea maite duten pertsona horientzat, hain garai zailean, zerbitzu berezia eskaini behar genuela uste genuen”.

Ordutik liburutegi biek 240 bat liburu banatu dituzte. Horretarako udalaren zein herri osoaren laguntza izan dugu. Horrenbesterako izan da, behin-behineko izateko sortu zen idea  behin betiko izan daitekeela.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar