“Egin ezazu zure jostailua” leihaketa aterako dugu Arrigorriaga, Usansolo eta Abusuko ludoteketan

Senitartean disfrutatzeko. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 25a arte

Cartel concurso ludotecas

Arrigorri ludotekako lehiaketa kartela.

Dendak eta telebista jostailuz gainezka egoten diren urteko garai hori hurbiltzen doala, Arrigorriaga, Usansolo eta Abusuko ludoteketan senitartean disfrutatzeko lehiaketa proposatu nahi dizuegu. Gurasoen, neba-arreben, aitite-amamen…lankidetzarekin, umeek euren jostailua sortzea da ideia. Zenbat eta ideia gehiago, hobe! Guretzat parte-hartzea, elkarbanatzea eta jolas-denboraz eta sortze-prozesuaz gozatzea da garrantzitsuena.

foto juguete concurso

Aurreko edizioetan aurkeztutako jolasa.

Proposamenik onenak 30, 25, 20, 10 eta 10 euroko bost opari-txeke sariak izango dituzte, beranduago esango diren datetan ludoteketan bertan jaso ahal izango direnak. Orri honetan jostailurik harrigarrienen argazkiak eskegiko ditugu.

Jolasak bai heziketa funtzioan , bai gizarteratze lanean duen garrantziaz jabetaraztea da lehiaketa honen helburu nagusia; hauek balio pedagogiko handikoak dira, baita baloreen igorle eta umeen hazkuntza emozional, sozial eta intelektualaren  bideratzaile ere.

Foto juguete concurso

Senitartean gozatzea da asmoa.

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar