
“Egin ezazu zure jostailua” leihaketa aterako dugu Arrigorriaga, Usansolo eta Abusuko ludoteketan
Senitartean disfrutatzeko. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 25a arte
Dendak eta telebista jostailuz gainezka egoten diren urteko garai hori hurbiltzen doala, Arrigorriaga, Usansolo eta Abusuko ludoteketan senitartean disfrutatzeko lehiaketa proposatu nahi dizuegu. Gurasoen, neba-arreben, aitite-amamen…lankidetzarekin, umeek euren jostailua sortzea da ideia. Zenbat eta ideia gehiago, hobe! Guretzat parte-hartzea, elkarbanatzea eta jolas-denboraz eta sortze-prozesuaz gozatzea da garrantzitsuena.
Proposamenik onenak 30, 25, 20, 10 eta 10 euroko bost opari-txeke sariak izango dituzte, beranduago esango diren datetan ludoteketan bertan jaso ahal izango direnak. Orri honetan jostailurik harrigarrienen argazkiak eskegiko ditugu.
Jolasak bai heziketa funtzioan , bai gizarteratze lanean duen garrantziaz jabetaraztea da lehiaketa honen helburu nagusia; hauek balio pedagogiko handikoak dira, baita baloreen igorle eta umeen hazkuntza emozional, sozial eta intelektualaren bideratzaile ere.