
Adinkeria: diskriminazio isila
Adinagatiko diskriminazioa gaur egun sexismoa eta arrazakeria baino diskriminazio orokorragoa da. SOINHEZIn uste dugu arazo honi buruz informatzea eta honen bere ondorioen inguruko kontzientzia lantzea lehentasunezko bilakatu dela. Horregatik Pertsona Nagusientzako Estatuko Arreta Zerbitzuaren (SEAM) berri eman nahi dugu, HelpAge Internacional Españak kudeatzen duena, eta orain dela gutxi “Zure adina ez da arazoa. Arazoa adinkeria da” lelopean aurkeztu dena. Bere xede nagusia informatzea eta abusu, tratu-txar edota adinagatiko diskriminazio egoerak artatzea da.
“Adinkeria” hitza Robert Butler gerontologo estatubatuarrak sortu zuen 60ko hamarkadan estereotipo eta adinarekiko aurreiritziak izendatzeko.
Pertsona Nagusientzako Estatuko Arreta Zerbitzua (SEAM), HelpAge Internacional Españak kudeatua, doako zerbitzua da arazo hau ikusarazi, adinagatiko diskrimiazioaren kontra borrokatu eta honekin bukatzeko bidea eman nahi duena, baita pertsona nagusien eskubide, baliabide eta erabilgarri dituzten zerbitzuen inguruko ezagutza orokorra hobetzea ere.
Nori dago zuzendua?
–Pertsona nagusiak, zerbitzu edota baliabideen informazioa nahi dutenak, edota adina dela bide abusu, tratu-txar edo diskriminazio egoera baten aurrean laguntza nahi dutenak.
–Zaintzaileak, pertsona nagusien eskubide eta hauntzako tratu honen inguruko informazio edota aholkua behar dutenak.
–Edonor, abusu, tratu-txar edota adinagatiko diskriminazio egoera bat bizi duen pertsona nagusi bati laguntzeko orientabidea behar duena.