
Berdintasunetik berdintasunera lanean
Jakina denez, bihar, martxoak 8, mundu osoan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da, gure eguna, SOINHEZI, salbuespen batzuk gorabehera emakumeok osotzen baitugu. Guretzat berdintasun eguna ere bada, emakume zein gizonen kontua den zerbait, eta gure lanean bereziki kontuan hartu beharreko talde ezberdinekin lan egiten dugunean; haurtzaroa, zahartzaroa, emakumeak.
Berdintasunean hezi
Gaur egiten dugunak emango du fruitua eotrkizunean.
Berdintasunerako aldaketa bide honetan baloreen aldaketa ematea beharrezkoa dela deritzogu, batez ere haurtzaroako gune ezberdinetan. Baita gurean ere: balorretan hezitzea jolasa eta aisialdiaren bidez.
Hori dela eta, gure ludoteketan ere egun berezia da hau; non egun honen inguruko hainbat ekintza prestatu diren, hala nola , argazkiak erakutsi bezala, kontzientziazio mezua duten kartel eta pankartak egitea.
Berdinak aurrera egiteko
Aurtengo Emakunderen publizitate kanpainaren mezua: Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausua. Mezu honen bidez Emakundek gizarte hau osatzen duten oro beren egunerokotasunean berdintasunerantz pausuak ematera animatzen ditu: lanean, familian, lagunartean…
Berdintasuna, giza eskubidea ez ezik, herrien giza garapen zein ekonomikorokako ezinbesteko faktorea ere bada.
Emakunderen publizitate kanpainan bezala, SOINHEZin egunero ematen ditugu pausuak, berdintasunaren alde gure esku dagoena jarriz.