“Berak ez ninduen sekuela fisikoki erasotu, baina badira sendatzen gehiago tardatzen duten orbanak”

Emakumeenganako bortizkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta “Entzuten badituzu, ikusiko dituzu” Emakunderen kanpainak jasotzen dituen emakume nagusien testigantza gogorretako bat dugu hau. Genero indarkeriak ez du adin ezberdintasunik egiten. Ez dute soilik emakume gazte edo  tarteko adineko emakumeek pairatzen, komunikabideetan islatu ohi den bezala, emakume nagusiek ere pairatzen dute. Eta denek profil berbera ez badute ere, adinari lotutako ahultasun berezi bat bada.

 

Emakume nagusienganako indarkeriak baditu bere berezitasunak, besteak beste, ikusezintasuna, autonomia ekonomiko eza, euren garaian genero indarkeriak errekonozimendurik izan ez izana, non euren senarren baimena behar zuten lan egiteko, kontu korrontea zabaltzeko…; euren bizitza osoa besteak zaintzera dedikatzearen baldintzak, etabar.

Emakunde eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Politika Sozial Sailaren kanpainan agertzen diren testigantzak 55 eta 79 urte arteko emakumeekin egindako prozesu baten fruitu dira, mota ezberdinetako indarkeriak pairatu dituztenak. Ez da bat ere erraza izan beraientzat berain bizipenen inguruan jardutea, baina “beste emakume batzuk laguntzeko” egin dute.

 

“Eta zuk, zelan ikusten duzu?”

SOINHEZIk kolektibo honentzat egiten dituen hainbat jardueretan parte hartzen duten pertsona nagusien gehiengoa emakumeak dira, pertsona aktiboak, ausartak eta euren familia eta inguruari eskaintzeko asko dutenak.

Gizarte moduan, izkutuko indarkeria hau antzemateko adi ibili behar dugu, emakume nagusiengan ematen dena, hauen ahultasunagatik eta izusezintasunagatik.

Ez zaudete bakarrik. Zuokin gaude.

 

Emakumeenganako bortizkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna