Basaurin nagusientzako gorputz adierazpen udako tailerra

Aurreko urteetan bezala, uztailean zehar udan ere aktibo mantendu nahi duten udalerriko pertsona nagusi guztiei zuzendutako gorputz adierazpen tailerra izan dugu.

 

 

Taller de expresión corporal verano 2015 de SOINHEZI.

ARGAZKIA: Nagusientzako gorputz adierazpena

Hile honen 4tik 30era bitartean, 20 pertsona baino gehiago elkartu gara astearte eta osteunetan Basauriko San Fausto kalean kokatutako udal lokalean, 9:45etatik 11:15etara, hainbat egunetako beroari aurre eginez. Aurpegi ezagun asko egon dira gehienek ikasturte osoan zehar parte hartzen baitute, baina hurrengo ikasturtean izena emateko asmoz jarduera ezagutu nahian izena eman duten pertsonak ere ezagutu ditugu.

Gorputz adierazpena pertsona oro bere bat-batekotasunetik, sormenetik eta asmamenetik adierazteko gunea da, asko zaintzen dugun inguru afektibo eta abegitsuan musikaz eta musikarekin, mugimenduarekin, jolasarekin eta dramatizazioarekin esperimentatuz eta disfrutatuz. Dena ikuspegi ludiko batetik, udan baikaude eta hori nabaritu egin behar da.

Tailerra SOINHEZIk kudeatzen duen Basauriko Udaleko pertsona nagusientzako esku-hartze psikosozialari zuzendutako Tailerren Programa barnean kokatzen da.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar