
Basauriko San Fausto Jaiek gaur Jubilatuaren Eguna ospatuko dute
Basauri jaietan da egun hauetan eta ezin zen falta pertsona nagusien omenez egiten den eguna. Hainbat konpartsa, talde eta elkartek goizeko bederetzietan udaleko txupinagaz batera hasi eta egunean zehar luzatzen den egitaraua prestatu dute: kalejira, herri igel txapelketa, bazkari eta festa, karaokea, kontzertuak eta herri “sandwich jana” besteak beste. Hauetariko asko ezagun zaizkigu SOINHEZIk nagusientzat bereziki eskainitako gorputz adierazpen, memoria, erlajazio, margozketa eta eskulan tailerretara besteak beste etortzen baitira, udaletzean antolatutakoak. Benetan merezita duten egunaz gozatzea espero dugu.
Programa osoa hemen ikus dezakezu.