Basauriko nagusientzako jardueretan apurka -apurka normaltasunera bueltatzen ari gara

Osasun eta aforo neurri guztiak betez, pandemia dela eta urte bete baino gehiago “parentesi” baten eman ostean, azaroan Basauriko Udaleko “Pertsona nagusiekin esku-hartze psikosozialera zuzendutako tailerren programan” ikasturteari hasiera eman diogu. Jarduerak Basozelai, Kalero, Arizgoiti, Ariz, Pozokoetxe, Urbi eta San Migelgo udal egoitza eta gizarte etxeetan dinamizatzen dira. Gorputz adierazpen, erlajazio, mantentze gimnasia, yoga marrazketa eta margolaritza, egur lanketa eta dekorazio arte tailerrak dira zehatz mehatz martxan jarri direnak.

 

 

Taller de expresión corporal de SOINHEZI en Basauri

Gorputz adierazpena tailerra

SOIHEZIk Basauriko Udaleko Politika Sozial Sailarentzat diseinatutako proiektuak, garrantzia ematen dio pertsonari berari, berau zahartze prozesuaren agente aktibo izendatuz eta bi esku-hartze plano ezberdinduz: plano psiko-soziala (gorputz adierazpena, erlajazioa, mantentze gimnasia, yoga) eta sormen planoa (marrazketa eta margolaritza, dekorazio arteak, egur lanketa), betiere talde eta partehartzaile bakoitzaren beharrizanetara egokituz.

Zahartzen diren pertsonen jarrera aktiboa, autonomoa eta ahalduna suspertzeari begira  bideratuko ditugu geure jarduerak, hauek euren bizitzen kontrola izan dezaten, ardura pertsonala sustatuz.

“Sozialki osasungarriak” diren ohiturak bermatu nahi ditugu (kontaktu berriak, udalerriko bizitza soziokulturalean parte hartzea…) laguntza sareak mantenduz eta sortuz.

Zaurgarritasun egoerei erantzun nahi diegu, Basauriko pertsona nagusien bakardadean enfasi berezia jarriz, eta udal jarduketa prozesuaren fase ezberdinetan parte hartu, sarean lan eginez, programaren onuradunak diren pertsonen ongizate psikosoziala lortzeko, hau baita gure xedea.

Pandemiak bakardadearen arazoa areagotu eta biztaratu du,gizabanako eta gizarte gisa dugun erronkaren benetako garrantzia agerian utziz.

 

Basauri zahartuz doa

Basauriren populazioa 40.718 pertsonak osotzen dute, hauen %50,41 emakumeak (21.032) eta %49,9 gizonak (19.686).

65 urtetik gorakoengan arreta jarriz gero, 11.144 pertsona aurkituko ditugu. Oraingoan gizon eta emakumeen arteko desbertintasuna nabarmenagoa da: 6.434 emakume (%57,73) eta 4.710 gizon (%42,27). Eta 80 urtetik gorako biztanleriarengan zoom-a eginez gero, 3.987 pertsona topatuko ditugu, biztanleriaren %9,79.

65 urtetik gorako lau pertsonatik bat bakarrik bizi da, eta honek biztanleriaren %22,96 suposatzen.

  • 27,36% 65 urtetik gorakoa.
  • 22,96% bakarrik bizi diren 65 urte gorakoak.
  • 9,79% 80 urtetil gorakoa.
  • Basaurik 65 urtetik gorako 4 nagusitik bat bakarrik bizi da.

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar