Basauriko Fisikokirol Jardueren Maratoiak 15 urte egingo ditu

Beste urte batez, hamabostgarrena, ostiral honetan, ekainak 7, Basauriko Artunduagako kiroldegian elkartuko gara berriro ere ikasturteari sasoi onean eta pertsona nagusientzako jarduera fisiko eta kirol jarduera tailerretan parte hartzen duten ikaskideez inguratuta goiz zoragarria pasatzeko irrikitan.

 

Maratoia, Basauriko udaleko Politika Sozial Sailak antolatua, hainbat jarduera praktikatzeko 20 minutuko saioez osatuta egongo da non erlajazioa, gorputz adierazpena, yoga, gimnasia eta areto dantzak praktikatuko diren, denak SOINHEZIko monitoreek gidatuta. Gure asmoa ez denez inolako olimpiadatan parte hartzea, baizik eta elkarbanatzea eta ondo pasatzea, saioen artean atsedena hartuko dugu.

Jardunaldia 9:30 hasi eta 13:30 inguru izango du amaiera, Andoni Busquets alkatearen eta Asier Iragorri Politika Sozial Saileko arduradunaren eskutik parte hartzaileentzako  oroitzapen banaketarekin batera.

 

Maratoirako prestatzen!

Maratoirako prestatzen!

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar