
Asteon genero berdintasunaren aldeko ekintza bereziak Soinheziren ludotekan
Ostiralean, azaroak 25, Emakumearen kontrako bortizkeriarik EZ nazioarteko eguna da.
Hau dela eta, Soinhezik berdintasunaren alde gure udalerrietako haurrekin egiten duen lana urte osoan zehar islatu arren, aste honetan zehar berebiziko arreta eskainiko diogu egun honi , baita baloreetan hezitzeak dakarrenari ere.
Nola ez! Jolasa aisialdiaren herraminta nagusi izango delarik. “Grandes Damas” liburu-jolasarekin jolastuko gara, Ekilikuak sortutakoa, non emakume bakoitza pertsonaia historiko bat izango den, horrela emakume hauen atzetik dagoen historia zatia ikasi ahal izango dugu (ikusi argazkia). Irudimena erabilita gue materiale propioak sortuko ditugu, eta gure historiako emakume garrantzitsuez gogoratuko gara, hesiak urraturik, zailtasunak gainditu eta eta amesten zuten hori egin eta izateko gai izan direnak.
Jolas eta jostailu ez sexistarekin konpromisoa hartuta
Soinheziren ludoteketan emakumearen botere hartzea dugu helburu, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde ekintzak egin edo desberdintasun joerak zuzentzeko eta giza eredu berditsua bermatzeko balio duten ekintza propioak sustatzen dituzten erakunde, talde eta elkarteekin bat egiten dugularik.
Estereotipatutako rolak sustatzen ez dituzten jostailuak bultzatzen ditugu, eta emakume eta gizon izaten irakatsi, estereotipatutako rolak eragin, genero ezberdintasuna markatu, neskato zein mutikoei jolasteko aukera berdina eman ez eta genero harremanean oinarritutako haur eta nagusiaren arteko harremana ezartzen dutenak baztertzen ditugu.