
Aste Santuan zehar programa berezia ludoteketan
SOINHEZItik kudeatzen diren ludotekek oporretan ez dute atsedenik hartzen. Guztiz kontrakoa, ekintza ugariz osatutako prgrama berezia prestatu dugu Aste Santu eta Pazkoa asterako: jolas dibertigarriak, tailer bitxiak, irteera natural eta kulturalak… imajinazio osoz sortutako programa egun hauetaz behar bezala goza dezazuen.
Hezkuntza lana ez klasean bukatzen, ludoteketan jolasaren bidezko laguntza gunea du. SOINHEZIN garaian garaiko ekintza anitzen bidez, oporrak aprobetxatu nahi ditugu sormena eta koheziketa ez ezik jokabideen ikasketak eta baloreen hezkuntza garatzeko , multikulturalitatea, gure kulturarekiko hurbilpena, euskaraz jolasean txertatuz.