
Artista handi diren gure txikiekin ludoteketan saiakuntzak egiten
SOINHEZIN ludotekak esperimentatuz ikasteko leku izatea nahi dugu: musikaren bidez, arte plastikoen bidez, literatura erabiliz, antzerkia…
Gure gaurkotasun txokoan esperientzia hauentzako lekua egin nahi dugu. Horren adibide argia, Abusu-Arrigorriagako Perretxiko ludotekan gauzatutako pintura tailerra da, zein neska-mutil nagusiagoen talde batek koadro bat oleoan margotzeko zuen jakinminagatik sortua izan zen. Onena ideia eurek proposatzea izan zen, eta horrela hasieratik parte hartze aktiboa izan dutela. Marijo Barrante, euren begiraleak, gida lana egin eta berak lagunduta ikasten joan dira, lehenengo ikatz-ziriaz marrazten eta gero oleoan ( esaldiak, teknika, koloreen nahasketa…). Joku elektronikoen abiadurara ohituta daudenez, teknika honetan jarraitu beharreko pausuak ikasteko denbora beraientzako egonarri proba ere izan da.
Esperientzia oso baikorra izan dela esan dezakegu. Artistek ederto pasa dute eta euren artelanez harro daude, irudietan ikus daitekeen bezalaxe.