
Arrigorriaga eta Abusu-La Peñako ludoteketan izena emateko epea ireki da
Aste honetan zehar egongo da irekita ,ikasturte honetan, Arrigorriagako Arrigorri ludotekan izena emateko epea. 2007tik aurrera jaiotako haurrek osatutako hiru talde egongo dira. Izen ematea udaletxeko bulegoetan egin ahal izango da goizez; eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era, ludotekan bertan. Irailaren 30ean lekua lortu duten umeen behin betiko zerrenda ezagutuko dugu eta urriaren 3an hasiera emango diegu ekintzei.
Abusu-La Peñako izen ematea ere gaur bertan hasi da, Arrigorriagako udaleko Kultura aretotik bideratuko dena.
Dena hasteko prest dago. Laster ikusiko dugu elkar!