Alzheimerraren alde korrika

Larunbatean, irailak 21, Alzheimerraren Munduko Eguna izan da. AFA Bizkaiak,  Alzheimerra eta beste dementzia batzuk pairatzen duten pertsonen senideen elkarteak, gaixotasun hau eta honek sortutako arazoa ikustarazi nahian hainbat jarduera antolatu ditu, besteak beste, martxa herrikoia (bederatzigarren edizioa dagoeneko), zapatuan bertan 11etan Bilboko Guggenheim Museoko lautada izan duena abiapuntu. Pausuz pausu Alzheimerraren kontrako pausu handiak emanez eta pertsona zaintzaileen alde.

 

#Eboluzioa

Eboluzioa da Espainiako Alzheimer Konfederakundeak CEAFA aurten gizartearekin bere eskaera eta proposamenak elkarbanatzeko proposatutako lema.

Honen bitartez guztiok gure inguruaren (perfil demografiko berriak) garapenaz jabetzea nahi du, ematen ari diren aldaketen aurrean eskaintzen diren zaintzak eta arretak aldatzea ezinbesteko egiten dutena.

Azken finean, “garaiak aldatuz doaz”, baita orokorrean dementziarekin eta zehatzago Alzheimerrarekin lotutakoa eta hauek pertsonengan eta gizartearengan duten eragina ere.

Gauzak horrela, arlo honetan sortzen doazen erronkek erantzun eta babes sozialeko politika berriak eskatzen ditu.

 

 

 

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar