Abusuko idazketa tailerrak hurrengo ikasturte arte itxiko du

Mikrokontaketak idazketan hasteko modu egokia dira; bestela, esan diezaietela SOINHEZIK Arrigorriagako udal liburutegian (Abusu auzoan) antolatzen duen tailerrean parte hartzen dutenei (gehiengoa emakumeak). Ostegunean emango diote amaiera ikasturte honi, eta dagoeneko badira bi edizio urrian hasi zela. Ana Martinezentzat, mikrokontaketa idazle eta tailerraren arduradunarentzat, “oso aberasgarria da nola oinarririk gabe hasi eta istorio on baten zumeak barneratzen hasten diren, baita denbora gehiago daramatenen eboluzioa ikustea ere”.

 

 

Mikrokontaketa kalean bertan

Nagore, una de las participantes en el taller.

Nagore, una de las participantes en el taller.

Aurten tailerrak Abusuko Aste Kulturalean (martxoaren 31tik apirilaren 7ra) hartu du parte modu aktiboan, egitasmo polit baten bidez; eta idazketa beraren izatea sustatzeaz gain eta  auzokideen artean tailerra ikustera emateaz gainera, auzoko jarduera komertziala dinamizatzeko balio izan du.

Lehenengo pausua proposamenean interesatuta zeuden hamabi komertzio bilatzea izan zen. Behin helburu hau lortuta, komertzioak banatu egin ziren bakoitzak idatziko zuen mikroa jarriko zen komertzioa izan zezan hasiera eta oinarri gisa. Negozioen irudi baikorra ikustarazten laguntzea zen premisa. Azkenik, kontaketak erakusleihoetara eraman ziren. Eskerrak emon nahian, mikroak dendei eman zitzaizkien, baita parte hartu izanagatik oparitxoa ere.

Egitasmoarekin bat egin duten komertzioen artean denetarik topa dezakegu: okindegia, argazki denda, hortz-klinika, burdindegia,erloju denda, liburudenda, muskulazio zentrua, estankoa, lurrindenda, elikagai denda eta ileapaindegi bi. Komertzio guztiak poz-pozik egon dira, eta egitasmoan euren negozioei bultzada emateko modu berezia ikusi dute.

Gainera, aurten egindako lanak jasotzen dituen liburua argitaratu zen, Abusuko liburu azokan saldu zena, aste kulturaleran barruan izan zena.

 

Agurrak mikrokontaketekin gozoagoak dira

Tailerrak,  pasaden urtean bezalaxe,  mikrokontaketen banaketen agur jaialdi batekin itxiko ditu ateak hurrengo ikasturtea arte. Hurrengo ikasturtean bueltatuko da, baina idazketak ez du etenik, musek ez baitakite oporrak zer diren!

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar