
“81 amama” dokumentalak euskal emakumeen idiosinkrasia jasotzen du
Baserrietako gure amamen indar eta bizitasunaren inguruan berba egiten duen dokumental honekin eman nahi diogu hasiera urte berriari. Izaro Gonzalez leregi getxotarraren “81 amama” dokumentalak euskal emakumeen inguruan eraikitako irudiaren inguruan egiten du hitz eta 14 emakume nagusiren testigantzak jaso ditu, hirurogehita hamar laurogehi urte bitartekoak, baserrietan hazitakoak, Bizkaitik Iparraldera.

Usansoloko baserria. Etxe barruan eta familiaren ekonomian etxekoandreak izan duen autoritatea ezinbestekoa zen.
Etxe barruan eta familiaren ekonomian etxekoandreak izan duen autoritatea ezinbestekoa zen. Bera zen jakinduria tradizionalen eta medizinalen jabe, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzearen arduraduna.
Jakin badakigu, euskal kulturan emakumearen irudia izan duen estatusa beste kultura eta giza-taldeetan izan duena baino sano altuagoa izan dela beti. Euskal emakumeek ez dute sekula eragozpenik izan, edo ez zuten bestelako aukerarik, eguneroko eginkizun guzti-guztietan parte hartzeko.
45 minutuko dokumentala transmizio kulturalaren, emakumeen paperaren zein gure gizarteak landa bizitzatik urruntzearen gaineko gogoeta da. Gure arbasoak baserrietan bizi zirenean bezalaxe bizitzeko prest egongo ote ginateke?
Aukera izanez gero ez galtzeko moduko aukera dugu ikus-dokumentu hau. Hona hemen Vimeo bideo atarian aurki dezakezun trailerra.