2013 Ondarearen Jardunaldiak direla eta “zubiz zubi” zeharkatuko dugu Galdakao

Usansoloko ludotekako begiraleok urrian zehar Galdakaoko zubien (Puentelatorre, Torrezabal eta Merkadillo) historia ezagutzeko egongo diren bisita gidatuekin bat egiten dugu, Ondarearen Europar Jardunaldien barnean udalak antolatutako ekintza.

Ludotekako guraso guztiak hurrengo 27an, domekaz,  egingo den bisitara gurekin etortzera animatzen ditugu, non bi orduz edo Jesús Muñiz Petralandak zubi hauen inguruko hamaika kontu interesgarri erakutsiko dizkigun (horien artean hain hurbila zaigun Usansolo Puentelatorre zubia), hauek makina bat gertakariren lekuko izan baitziren, batez ere Erdi Aroan.

 

Abusu udalekuak 2013

Parada en Puentelatorre durante el udaleku de este año.

Gure historian zehar “puenting” egiten

A8aren aitzindariak Erdi Aroan dute oinarria, non Bilbo Bizkaia barrenarekin Ibaizabal ibaiaren paralelo zihoan bide erreal baten bidez lotzen zuten. Hainbat puntuetan ibaiaren gainetik egiten zuen zubien bidez, hala nola Torrezabal eta Merkadillo. Beste batzuetan beste bide batzuekin egiten zuen bat, Puentelatorren, Arratiarekin komunikatzen zuenarekin, adibidez. Mendeetan zehar milaka aldaketa pairatu dituztenak, batzuk aspaldikoak, beste batzuk , ordea hurbilagoak.

Galdakaoko Udalak Ondarearen Europar Jardunaldiekin bat egiten duen bigarren urtea da, Europar Batasunaren ekimena, Bizkaiko Foru Aldundiak Udalarekin batera sustatutakoa. Jardunaldi hauen xede nagusia udalerriak duen aberastasun kultural handia erakustea da, herriko ondare diren horiei Puentelatorreharrotasunez behar duten balioa emanez. Zubietara egingo diren bisitaz gain, Andra Mari eliza ezagutzeko bisitak izango dira.

Jarraian interesa duten guztiei honen berri emateko egindako kartela txertatuko dugu. Informazio gehiago lortzeko edota bisita egiteko izena emateko Galdakaoko Udaleko 94 401 05 72 telefonoa duzue; bestela Usansoloko ludotekan bertan edota www.bizkaia.net helbidean.

 

Cartel visitas patrimonio Usansolo

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar