2011 urteko udalekuak Abusuko ludotekan

Aurtengo udalekuetan berriro ere Abusuko haurrekin hainbat jardueren bitartez lagunkidetasuna, partaidetza, sormena, askatasunaren barnean erantzunkizunarekiko kontzientzia, emozioen adierazpena, ingurumenarekiko errespetua eta berdintasunaren garrantzia lantzen saiatu gara. Horretarako forma desberdinetako animaliak egiten ikasi dute bitxigintza tailerran, eta izugarri gozatu ere; betiko jokoak gogorarazi dizkiegu, batzuk guztiz ezezagunak baitzituzten, jostailu eta joko trukea egin zuten, ur-jolasetara ere aritu dira eguraldi ona aprobetxatuz, Montefuertera igo eta Sopuertako tirolinetatik botatzen animatu dira, zuhaitzen arteko basoan, non naturarekin kontaktu itxian egon diren.

 

Baina uda honetan kultur-artekotasuna lantzea zen gure helburu nagusienetarikoa; haurrekin urrun bidaiatu nahi genuen, kontinente desberdinetako kulturak ezagutu nahi genituen, eta ba al dago haurrek haien bitxikeriak joko eta tailerren bidez ezagutzea baino modu hoberik? Aparteko ideia iruditu zitzaigun, eta dudarik gabe, desberdinak diren munduekiko haurren jakingura esnatzea lortu dugula esan dezakegu, barreen artean harritzen ziren zelan munduko leku gehienetako haurrek jostailurik gabe, soilik irudimena landuz, jolas itzelak asmatzen zituzten, edota norberak, edozein materialekin eraikitako jostailuak erabiliz. Bost kontinenteetatik bidaiatu dugu, motxila barik baina gorputzean gogoak eta alaitasuna sartzen ez zitzaigula. Izan ere, mundua jolasean baitago, Afrikararte joan gara, Marokon Agiye eta Mozambiken Pondas jolasetara aritzen; baita Ameriketara ere, Salvadorren uztaia pasatzen ederto pasatu genuen, gorputzaren mugimendua kontrolatzea hain erraza ez dela konturatuz, baina ez bakarrik hori, ezezagun zitzaien inken jatorrizko Kitxua hizkuntzaren kolore batzuk esaten ikasi genuen, horrela jakin zuten Ameriketako leku askotan antzinatiko hizkuntza hau bizirik dirauela. Asia ere ezagutzeko denbora izan zuten, eta Hiru lerroan joku famatua han ere jolasten dela konturatu ziren, baina han ume askok dibertigarriagoa egiten dute bizidun bihurtuz, eta guk hemen ere horrela egitea adostu genuen. Geroztik eskerrak emateko “konitxigua” hitz txinatarra erabiltzen jarraitzen dute askok… Europa ez genuen ahaztu, eta Euskal Herrian lokotx bilketara hainbeste jolastu dugunez, Finlandiako Steak jolasarekin trebezia landu dugu. Ozeania oso urrun gelditu zaigu oraingoan, baina hurrengo batean dudarik gabe Australia eta Zelanda Berria bisitatuko ditugu. Lehengo kontaktua hala ere sortu dugu, aborigenez jantzi baititugu ume batzuk.

Hainbeste gauza berrirekin denbora berehala joan zaigu, eta orain bai, motxila egin behar izan dugu monitoreek, penaz beteta. Hainbeste umore on, barre, besarkada eta losinen artean agurrak ere jai bat izan behar zuen, eta badakigu alaitasun hori merendola on batek dakarrela askotan, baina ahaztu gabe gure patata tortilaren ondoan Mexikon natxoak guakamolearekin jaten dituztela. Saltsa berde honen aurrean hasiera bateko aurpegi arraroak desagertu eta gozatzen daudenen aurpegiek ordezkatu zituzten, gureak barne.

Abusuko ludoteka monitoreek.

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar