1990tik zurekin eta orain baita Web bidez ere

Soinhezi, Zerbitzu Soziokulturalean Web gune berria dugu, zurekin, lanean gabiltzan pertsona guztiekin eta, orokorrean, gure moduan bere aisialdiaz disfrutatu eta aisialdi eta kultura zentzudunean sinisten duen ororekin, adinak ardurarik ez duela, elkarbanatu nahi dugun harreman gunea.

Lehen pausu bat da hau. Ongi etorria ematen dizun etxe berria, non zuon eta guon arteko harremanen eta kezka, iritzi, interes, zaletasun, gustu… hartu-emanen ate berriak zabaltzen joango garen.

Gunea partekatzen dugu

Gure ekintzen argazki, bideo eta artxibo interesgarriak deskarga ditzakezu.

Atal honetan, deskargatu nahi dituztenentzat, gure talde ezberdinekin egiten ditugun ekintzen argazkiak txertatuko ditugu. Modu berean, interesagarri, erabilgarri eta erakargarri izateagatik elkarbanatzea merezi duen guztia eskegi ahal izateko bideo eta artxibo atalak ere izango dituzu eskuragarri.

Bertan harreman profesionalari bideratutako gunea ere izango da, gure lana ikusita gure proiektuarekin lanean ari daitezkeela pentsatzen duten pertsonei zuzendua. Urtean zehar behar ezberdinak sortu ohi dira, eta guk zerbitzu soziokulturalen inguruan dugun ikuspegi  berbera duen jendearen beharra izan dezakegu.

Soinhezi gaurkotasun leiho honetan gure ekintza guztiekin harremana duen guztiaren berri emateaz gain, zerbitzu soziokulturalekin eta lanean ari garen herrien inguruko berri, gertaera, komunikazio, bitxikeriekin… zerikusia duen oro islatuko dugu.

Eta Web-ean gure hasiera irudikatzeko, pasa den martxoaren 25ean hartutako argazki jator bat erabiltzea baino modu hoberik ez da. Argazkia Usansoloko ludotekan atera zen, Korrikari ongi etorria emateko antolatutako ekintza batean.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar